Argazkietan sakatu gehiago ikusi nahi baduzu

  • Inguru miresgarria, bakarra eta edertasun handiarekin

    Agoitz Nafarroako aurrepirinioan dagoen herria da eta inguru bikainean dago kokatua. Nafarroako hiriburutik 28 kilometrotara dago, eta Ilunberriko eta Agoizko arroen erdigunean dagoenez, Iratin zehar ibilbideak egiteko ateak irekitzen digu, Izaga mendia zelatatuz dagoela. Herriko alde zaharra bertako iragan historikoaren lekuko da, ondare kulturalean islatuta agertzen da.

    Elizak aipamen berezia merezi du, XV. mendetik aurrera eraikia izan zen beste eliza erromanikoaren gainean zeinetatik, oraindik, dorre sendoa zutik jarraitzen du. Agoitzek duen eraikinik aipagarriena da. Bere barnealdean, kopa polikromatua duen bataiarri originalak arreta deitzen du, eta bere oinetan Hiribilduko armarria agertzen da (XV. mendea), eta batez ere, 1580. urtean, Juan de Anchietak egindako eliz oholtza liluragarria aurki dezakegu. XVII. mendean Juan Tornés mazoneria bat gehitu zitzaion. Tenplu honen barruan, Ama Birjina eta semearen eskultura eta Gurutzifikatuaren irudia ere aurki daitezke, biak Anchietak eginak.

    Hiribildutik oso gertu ipuinekoak diren hainbat leku dauzkagu, hala nola, Javierreko Gaztelua, santuaren sehaska, Leyreko Monastegia, Orreaga, Artaiz,...

  • Ekintza desberdinetaz non gozatu

    Agoizko hiribilduaren ingurua mendi-ibilaldiak egiteko aukera eskaintzen du, baina ez hori bakarrik, zaldi ibilaldiak, zikloturismoa, zailtasun ezberdineko mendien igoerak, edo bere oihan miresgarrietan zehar murgildu eta galtzeko aukera ere, hala nola, Iratiko oihanean, Ilunberriko arroilan eta Arbaiungo arroilan.

    Irati eta Urrobiko ur gardenak, arrantza egiteko leku paregabea bihurtzen dute gure ingurua.

    Uztailaren 7an, Iruñean mundu osoan ospatzen diren jaiak hasten dira, San Ferminak. Oso biziak diren bederatzi egun gozatzeko, Erresumaren hogei minutuko distantziara besterik ez.

    Hainbat eski geltokienganako gertutasunarekin, urteko urtaro guztientzako eskaintza betetzen dute. Naturaz gozatu.